XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hau, Saed, zazpi urteko anaia.

Sabah eta senideak arabieraz mintzo dira

Nire izena, Sabah, honela idazten da eta goiza esan nahi du.

Nire herri inguruko paisaia oso ederra da, baina gehien gustatzen zaidan garaia udaberria izaten da, orduan, muinoak berdetu eta lorez estaltzen baitira.

Udan, bestalde, ez du euririk egiten eta loreak usteldu egiten dira.

Neguan hotz gehiegi egiten du eta batzuetan elurra ere bai.

Handitan maistra izan nahi nuke ume txikiei irakasteko.

Desio bat eskatu ahal izango banu, munduko ume guztiak zoriontsu bizitzea izango litzateke.

Eskolako artisautza ikastorduetan buztinezko bi te-ontzi hauek egin ditut.

GONBIDATUETARA JOLASTEN

Sabah-ek izugarri maite du gonbidatuetara jolastea bere ahizpaorde Zenab, Hind eta Badriah-ekin.

Etxean gonbidatuak hartzen dituztela imajinatu, eta txandaka egiten dute gonbidatuarena.

Arropa mota guztiak gustatzen zaizkidan arren, nahiago ditut soinekoak.

Neguan arropa asko jazten dut hotzik ez izateko.

Gaur bakeroak eta monoa jantzi ditut jakaren azpian.

Ai! Urrezko eraztunak izango banitu, soinekoekin jantzi ahal izateko...

Hauek nire koadernoak dira.

Ikus dezakezuen bezala, matematikako koadernoan neurrien ariketak daude.

Karratua marrazteko moduak ikasten ari naiz.

Arabierako koadernoaren amaieran, hainbat aldiz idatzi dut amaiera hitza.

Sabah-en eskola

ESKOLAN ARAZORIK GABE

Eskola goizeko zazpietan hasten da eta hamabietan amaitu.

Sabah-ek gogoko du ikastea eta eskolan irakasten dioten guztia interesatzen zaiola dio berak.

Matematika da gehien gustatzen zaiona.

Arabiera eta gizarte zientziak ere ikasten ditu.

Sabah-en arabierako koadernoa.

Arabiera da Jordaniako hizkuntza nagusia.

Sabah-en matematika liburua

HAU NAHASTEA!

Sabah-en familiak, yogurra, arroza, tipulak eta pastarekin egiten den zopa moduko surba jaten du.

Kobz izeneko ogi mota ere jaten dute.

Denak batera egoten dira egongelan jateko orduan, eta horrenbeste ume daudenez, gurasoak ez dira beti ohartzen norbait kanpoan gelditu ote den jolasten.

Horrela bada, sartzen direnerako dena janda izaten dute.

Khobz

Shurba